Lizardiren baratza
Arts & Culture Podcasts
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Location:
Donostia-San Sebastian, Spain
Description:
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Twitter:
@euskadi_irratia
Language:
Basque
Episodes
Poesia, indarkeria matxistaren aurka
11/26/2024
Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko....
Duration:00:58:06
Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean
11/19/2024
Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria....
Duration:00:58:08
Uraren bideak
11/12/2024
Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan. XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15). ...
Duration:00:58:19
Jorge Oteiza
11/5/2024
Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia. ...
Duration:00:57:06
Spoon River Antologia
10/29/2024
Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia....
Duration:00:59:04
Luis Baraiazarra (1940-2024)
10/22/2024
Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak....
Duration:00:57:13
Etxe bat norberarena
10/15/2024
Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024). Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina. Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena....
Duration:00:58:02
Urbiako ermita
10/8/2024
100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu....
Duration:00:57:23
Coca-cola bat zurekin
10/1/2024
'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria....
Duration:00:57:12
Zeru-lurren liburua
9/24/2024
Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat....
Duration:00:59:38
Ruper Ordorika
9/17/2024
Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek....
Duration:00:57:37
Leiho bat bihotzean
9/10/2024
Aintzane Galardi oiartzuarrak poema liburu berria kaleratu du. Balea Zuria argitaletxeak argitaratu du. Metafora polita iruditu zaigu denboraldi berriaren aurkezpenera ekartzeko, astero irekiko baitugu leiho bat irratiaren bihotzean....
Duration:00:58:05
Koldobika Jauregi: Harriaren abestia
6/25/2024
Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela. Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin. ...
Duration:00:58:28
Zinzindurrunkarratz
6/18/2024
Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak. ...
Duration:00:57:44
'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa
6/11/2024
'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egin du Jon Benitok. Zarauzko Garoa liburu dendak antolatuta eskaini zuen saioa, liburu dendan bertan. Bi urte dira liburua atera zela, egin du bere bidea, ondo egin ere, eta lagun arteko despedida on bat merezi zuen....
Duration:00:57:38
Anonyme Popular: gutartasun garaikidea
6/4/2024
Igor Elortza bertsolariak eta Rafa Rueda musikariak azken emanaldia ospatuko dute Anonyme Popular proiektuarekin. ...
Duration:00:57:41
Arantzazuko Brebiarioa
5/28/2024
Arantzazuko Basilikako lanak hasi zirenetik ia 75 urte igaro direnean, XXI. mendearen erdialdera bidean, oraindik ere, Euskal Herriko Andremariar Santutegirik garrantzizkoena da, eta otoitzerako nahiz naturarekin eta kulturarekin adiskidetzeko eta topatzeko lekua da....
Duration:00:58:07
Bizia irakasten
5/21/2024
Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez....
Duration:00:57:06
Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza
5/14/2024
Mikel Etxabururen poesia lan berria, "Manttalingo alaba" (Pamiela, 2024), Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia....
Duration:00:57:58
Harkaitz Cano, poema irakurraldia
5/7/2024
Harkaitz Canok irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesiaren alorrean. Canok saria eskuratu du "Ulu egiteko bolondres bila" (Susa, 2023) lanarekin. Miramongo estudioetan izan da egilea, eta irakurraldi berezia prestatu dugu berekin....
Duration:00:58:38